Astekaria


Asteazkena, 2014ko urriaren 29a
 
 Gaur, gure lehenengo saioan, web 2.0ri buruz hitz egin dugu, lehenengo guztion artean hitz egin dugu, zer pentsatzen genuen esanez, gero bideo batzuk ikusi genituen. Bideo hauetan web 2.0 zer zen azaltzen zuen, zein zen bere aurrekaria eta hainbat gauza. Zer den argi geratzeko testu bat irakurri dugu eta bakoitzak bere laburpena egin eta e-gelara igo du. 

 Atsedenaldia eta gero g-mailen aurki ditzakegun hainbat aplikazio azaldu ditu irakasleak eta praktikan ipini ditugu, nola erabiltzen diren ikasteko. Aplikazio batzuk ez nituenez ezagutzen oso interesgarria iruditu zait. Eta ikasle-fitxa egin genuen word office programan.

 Eguna amaitzeko, blog-a martxan ipini genuen, bakoitzak bere gaian pentsatzen hasi zen eta “gadget” batzuk ipini genituen bakoitzak bere blogean. 



Asteazkena, 2014ko azaroaren 5a

 Pasa den astean irakasleak bakoitzari bideo bat ikustea agindu zigun eta gaur bideoren arabera batu gara bideoari buruz hitz egiteko. Gure “adituen” taldean hitz egin ondoren, lan egiteko taldeak egin ditugu eta bakoitzak zeukan bideoari buruz hitz egin du denok jabetzeko asmoz. Amaitu dugunean web 2.0ri buruz galdera batzuk erantzun ditugu eta e-gelara igo ondoren denon artean adostu ditugu erantzunak.

 Atsedenaldia eta gero, g-mailen aplikazio gehiago azaldu ditu irakasleak eta berriro ere praktikan ipini ditugu. Gero gure blogan lan egiten hasi gara eta pila gauza berriak ikasi ditugu, bideoak eta argazkiak igotzen, linkak eta etiketak ipintzen… gure bloga egiteko oso interesgarriak diren gauzak.

 Eguna amaitzeko, taldeka eseri gara eta "taldearen funtzionamendua hobetzeko hausnarketa" deitutako galdera batzuk erantzun ditugu gero klase osoarekin eztabaidatzeko.

 Asteazkena, 2014ko azaroaren 19a

 Klasea hasteko bakoitzak bere etxean ze aparatuak erabiltzen dituen esan du, internet nola erabiltzen dugun esan dugu. Lehenengo talde txikitan egin dugu eta gero talde handian. Gero gure talde txikiak banatu ditugu bideo batzuk ikusteko eta bakoitzak bideo bat edo bi ikusi ahal izateko gero talde osoari kontatzeko. Bideoei buruz hitz egin ondoren, taldeka hausnarketa bat egin dugu gure internet erabilera aztertzen. 

 Atsedenaldia pasa ondoren gure blogarekin jarri gara lan egiten, beste hainbat gauza egiten ikasi dugu, gadget berriak sartzen ikasi dugu eta argazkiaren tamaina nola aldatu dezakegu gure ordenagailuan ikasi dugu. Nire ustez, argazkiarena oso erabilgarria da eta ez bakarrik blogarentzat. Gero blogari buruz hitz egin digu irakasleak, blogaren ezaugarriak, helburuak... eta taldeka aurkezpen txiki bat prestatzen hasi gara.

 Eguna amaitzeko, taldeka atera gara eta klase osoaren aurrean aurkeztu dugu egindako lana. Oso ideia ono iruditu zait hau egitea, beste talde batzuen aurkezpenaz ikasi dudalako eta gure aurkezpenetik beste talde batzuk ikastea espero dut.


 Asteazkena, 2014ko abenduaren 3a


 Klasea hasteko taldeka eseri gara denon artean etxean egindako lanari buruz hitz egiteko eta klase osoaren aurrean aurkezteko bat aukeratu dugu, Ruben egindako taula aukeratu dugu eta Maialen izan da gure talderen taula aurkeztu duena. Beste taldeen aurkezpenak entzun ondoren berriro taldeka eseri gara eta “Egoera birdefinitu” ariketa egin dugu Drive bidez.


 Atsedenaldia eta gero, berriro taldeka “Mateeriala diseinatu” izeneko ariketa egin dugu, berriro ere, Drive bidez. Lehen momentuan egin duguna txarto zegoela konturatu gara eta berriro egin izan behar dugu.Aurkezpena Prezi batean egitea aukeratu dugu eta egiten hasi gara.

 Eguna amaitzeko inkesta bat egin dugu eta gure aurkezpena prestatzen jarraitu gara.


Asteazkena, 2014ko abenduaren 10a


 Klasea hasteko taldeka eseri gara eta aurkezpena egiten jarraitu gara, gure kasuan, Bostak 2.0 taldea, gauza batzuk zuzendu behar izan ditugu Wordan eta aurkezpenerako egindako Prizean ere. Atsedenaldira joan baino lehen bakoitzak zer esango duen erabaki dugu. Lehenengo Ruben aurkezpena egingo duela esan dugu, Itziar eta biok gure proposamena eta proposamena honen jarduerak, June gure helburuak azalduko ditu eta Maialen lanaren hausnarketa.

 Atsedenaldia eta gero aurkezpenak hasi dira, gure taldea hirugarrena izan da. Klaseko aurkezpenak oso ondo egon dira, proposamen ezberdinak ikusi ditugu, nahiz eta, guztiak zerikusia izan. Aurkezpena bakoitza amaitu ostean irakasleak klaseari iritzia eskatu du eta bera bere iritzia eman du. Jatera joan baino lehen autoebaluazio orri bat bete dugu.

 Eguna amaitzeko, lan indibiduala egin dugu, bakoitzak bere bloggean lan egiten egon da eta irakasleak zalantzak erantzun ditu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina